Arrasate Eskubaloi Taldea komunitate bizia da, eta parte hartzeko modu ezberdinak eskaintzen ditu. Zelaian jokalari gisa arituz, taldea ekonomikoki babestuz bazkide moduan, edo proiektua indartuz babesle gisa, zure lekua badago gure artean. Bazkideek abantaila bereziak dituzte herriko hainbat saltokitan, eta babesleek, berriz, taldea babesteko aukera eta formula anitz aurkituko dituzte. Aukeratu nola parte hartu, eta egin zaitez Arrasate Eskubaloi Taldearen parte.

Eskola
Eskubaloi Eskolaren ikaskuntza prozesua kirolaz baino haratago doa
Ez gara kirolaren alderdi teknikoetara mugatzen
Honako baloreak gure neska-mutilengana irits daitezen saiatzen gara:
- Taldekide, guraso, aurkari, epaile eta pertsona orori ERRESPETUA.
- EUSKARAREN ERABILERA.
- GIZARTEAREKIKO INPLIKAZIOA, herrian antolatzen diren gizarte eta kultura ekimen ezberdinetan parte hartuz.
- BERDINTASUNA: Emakumezko zein gizonezko izan kirolean berdin aritzeko eta norberak egin nahi duena hautatzeko aukera emanez.
- ANIZTASUNA: Erlijioari, arrazari edota gaitasun fisikoei so egin gabe denak batera talde sendo bat osatuz kirola eginez disfrutatzeko gai garela ikasi.
Eskubaloi Eskolan LH3 eta LH4 mailako (benjaminak) eta LH5 eta LH6 mailako (alebinak) neska-mutilek parte hartzen dute. Astean behin entrenatzeaz gain, partiduak eta txapelketak jokatzeko aukera izaten dute hilean behin.
Ekintza bereziak ere prestatzen ditugu denboraldian zehar: Gabonetako, Aste Santuetako eta Udako campusak eta txapelketak antolatzen ditugu.
EMAN IZENA
"*" indicates required fields


Jokalaria Izan
TALDEAN JOKATZEKO KIROLAK GUSTUKO DITUZU…
EMAN IZENA ARRASATE ESKUBALOIAN.
Prestatu zaitez momentu ederrak bizitzeko!
Kirol hau maite dugu gauza handiak ematen dizkigulako. Arrasate Eskubaloi familia bat gara, talde bat, hazteko gune bat, gurekiko, ingurunearekiko, dibertsioarekiko, sakrifizioarekiko, konpromisoarekiko… dugun ikuspegia zabaltzeko. Gainera, lehiaketa gustatzen zaigu, gure mugak gainditzeko grina pizten baitu. Kirol hau bizitzako lehen mailako eskola bat da.
Anima zaitez! Laster jarriko gara zurekin harremanetan.
EMAN IZENA
"*" indicates required fields

Bazkide Izan
ANIMATU ZAITEZ ETA EGIN ZAITEZ BAZKIDE
25€-ren truke taldeari laguntzeaz gain, deskontuak izango dituzu zenbait denda eta saltokitan.

ARRASATE OPTIKA-OPTOMETRIA:
-%15 kontsulta eta produktuetan (ez da bateragarria beste deskontu batzuekin)

MARKIEGI (Gizonezkoen moda):
-%10 produktuan eta erosketaren beste %10eko ekarpena klubari

BUART LORADENDA:
-%5 (sasoiko landaretan aplikatu ezin den deskontua).
"*" indicates required fields
Babesle Izan
ANIMATU ZAITEZ ESKUBALOIA BABESTERA
BABESLEAK Klubaren funtsezko zati bat dira. Kontzientzia sozial nabarmena duten enpresa txikiak, gure balioak partekatzen dituztelako guregan inbertitzen dutenak. Batzuek hasieratik daramate gurekin, beste batzuek gure historian zehar batu dira. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu:
Zer egin dezakegu beraien alde?
“Babesten gaituenari lagundu” da gure lema eta gure esker ona erakusteko modua.
Lankidetza-formula desberdinak ditugu: publizitate estatikoa edo partiduetako eta entrenamendurako arropetan, taldearen izenean txertatuta. Harreman iraunkorra bilatzen dugu. Gure balioak partekatzen badituzu, ikusgarritasuna emango diogu zure markari. Hurbildu eta hitz egin, zure enpresarako aukera pertsonalizatua dugu.
HARREMANETARAKO DATUAK:
Mikel Loiti: 618 62 79 16
















