Kluba

Arrasate Eskubaloi Taldea komunitatearen bihotzean sortu zen, eskubaloia baino askoz gehiago izan nahi zuen proiektu gisa. Urtez urte, harrobiko lan sendoari eta herriko babesari esker, taldeak bere historia eraiki du konpromisoan, ahaleginean eta etengabeko hobekuntzan oinarrituta. Kirola hezkuntza-tresna gisa ulertzen dugu, non errespetua, talde-lana eta ardura funtsezko balioak diren, bai kantxan bai hortik kanpo ere. Gure helburua ez da soilik emaitza onak lortzea, baizik eta pertsona osoak eta arduratsuak heztea.


Balioak

Arrasate Eskubaloi taldean kirola baino gehiago lantzen dugu, horren erakusle dira urteetan zehar jorratu ditugun balio ezberdinak.

1. Unibertsaltasuna

Herritar guztientzako zuzendua

2. Aniztasuna

Gizarte-talde guztiei zuzendua; eredu inklusibo eta ekitatiboa

3. Eraginkortasuna

Denboran zehar iraungarria

4. Euskalduna

Euskararekiko jarreran eta erabileran indarra egin

5. Konprometitua

Gizartearekin konprometituak

6. Berdintasuna

Kirolean emakumeen presentzia bultzatzen dugu


Historia

Gaur egun, Arrasate Eskubaloi Taldea egitura sendo eta antolatuan oinarritzen da, adin eta maila guztietako taldeekin, entrenatzaile kualifikatuekin eta boluntarioen lan eskergarekin. Berdintasuna eta inklusioa gure proiektuaren ardatz nagusietakoak dira: genero-berdintasuna, aukera-berdintasuna eta errespetuzko ingurunea sustatzen ditugu, guztiek kirola baldintza berdinetan bizitzeko aukera izan dezaten. Klubak etorkizunari begira jarraitzen du, herriarekin lotura estua mantenduz eta eskubaloia Arrasaten hazten jarrai dadin lan eginez.

1970 / 74

Eskubaloia, Arrasaten beste kirol batzuk bezala, Arrasateko Kirol Gazteria tokiko erakunde ezagunaren eskutik hasi zen, senior talde bat eta gazte edo jubenil talde bat izatera iritsiz. Baina eskubaloiko sailak 4 urte besterik ez zituen iraun. Eskubaloiarekiko interesa Barriocanal eta Zuazubiscar bezalako ikasleek ekarri zuten, Valladoliden ingeniaritza ikasi ondoren, han ezagutu bait zuten kirol berezi hau.

1978 / 79

Garai honetan berpiztu zen eskubaloia gure herrian. Aurreko etapako jokalari batzuen eskutik (Mikel Garay, Faustino Gorostiza, Juan Mari Errasti), Jose Antonio Aramburuzabalak lubeko lehen presidente bezala buru zutela eta Jesus Maria Herrero, Pitxi, guztiak ere Makilak koadrilakoei esker. Kirol Gazteriaren ere mutik kanpo, taldeak ARRASATE ESKU BALOI izena hartu zuen lurralde txapelketa jokatuz. Klub autonomo izate horretan finantziazio propioa behar zen, eta lehenengo babesleak agertu ziren, La Cepa Riojana besteak beste.

1981 / 86

1981eko azaroaren 16an klubaren lehen estatutuak ofizial egin ziren Kirol Kontseilu Gorenaren Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan. 1984an, “Pitxi” Herreroren bultzadari esker, lankidetza-hitzarmen bat lortu zen ARRASATE KIROLAK merkataritza dendarekin, urte askoan Arrasateko eskubaloi-taldeei izena eman ziena. 1986ko martxoaren 18an estatutuak Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Kluben Erregistroan gordailatu ziren. Emakumezkoen lehen taldea ere sortu zen, eta talde honek asko iraun ez zuen arren etorkizuneko taldeentzako oinarriak jarri zituen (2004-2008 eta gaur egungoak).

1993 / 2003

Mariano Arrieta 1993an sartu zen Jose Antonio Aramburuzabala ordezkatuz lehendakaritzan, kudeaketa-eredu berri bat ezarriz eta enpresa-ideia berriak aplikatuz, eta horrek bultzada eman zion klubari. Senior taldea Lehen Nazionalean lehiatzera eraman zuen 1994-1995 denboraldian.

2004 / 2009

2004an Arrasate Eskubaloi klubaren arima zen Pitxi Herreroren heriotza kolpe latza izan zen. Baina ANDONI ARANDO, AGUSTÍN RODRÍGUEZ eta JUAN LUIS ISASMENDI bezalako lagun eta jarraitzaileen laguntzarekin, klubak aurrera jarraitu ahal izan zuen. 2007an, Mariano Arrietak lekukoa eman zion INES AZPIAZU klubeko egungo lehendakariari.

2010 / 2022

2010etik aurrera klubaren kirol arrakasta handien etapa hasi zen, eta senior taldeak Lehen Nazionalera igotzeko faseak jokatu zituen 2011, 2012 eta 2013an. Azken urte horretan taldeak Santoñan lortu zuen lehen postua eta, beraz, Estatuko Lehen Txapelketa Nazionalera igotzea. Lehen Mailan bi denboraldi eman ondoren, eta emaitza oso onak lorturik (6.lehen da bizi kourtean eta 4. Bigarren denboraldian), klubak Bigarren Nazional Mailan jokatzeko erabakia hartu zuen, talde berriaren lehia-maialarekin bat.

Emakumezkoen lerroa indartsu sartu da, eta gure historian lehen aldiz, klubak emakumezkoen talde bat du maila guztietan, jubeniletaraino.

2023 / ORAIN

Azken beteranoen irteerak talde senior oso gaztea eta eskarmentu gutxikoa utzi du. Taldea Lurraldeko Lehen Mailara jaitsi da. Ane Herrerok hartzen du taldearen gidaritza.

Zuzendaritza Batzordea berritu da klubari bultzada berri bat emateko.


Egitura

Ines Azpiazu

Mikel Loiti

Andoni Arando

Ana Garcia

Antonio Jimenez “Txapu”

Gorka Iraola

Josu Herrero


Berdintasuna

GERO ETA EMAKUME GEHIAGO

Emakumeak gero eta presentzia handiagoa du kirolean, eta gure kluba ez da salbuespena.
Jatorrian emakume kirolari gutxi zeuden, baina berdintasunaren konkistan oso konprometituta.
Klubaren historiak emakumezkoen taldeen sekuentzia bat erakusten digu, bat batena sortzen direnak eta jarraikortasun faltagatik desagertzen direnak.

Gaur egun emakumeak geratzeko etorri dira, baina ez gaitezen engaina, hau oraintxe hasi da, lan handia dago aurretik hain desiratua dugun berdintasuna lortzeko.